Editatzen hasteko, egin klik ezkerreko zerrendako aipu batean.
Leiho honen eta ezkerreko zutabearen arteko bereizle urdin argia mugitu egin daiteke. Aipuen zerrenda ikusteko leku gehiago behar baduzu, edo aipua editatzeko toki gehiago behar baduzu, bi norabidetan mugi dezakezu.
Aipuaren interfazea hedatzeko, sakatu Pantaila osoa botoia. Aipuaren interfaze hedatutik interfaze normalera igarotzeko, egin klik Kendu pantaila osoa botoian.
Aipuen zerrendaren zutabean, goian eskuinaldean, agertzen den Aipu berriaikonoa sakatuz gero, aipuak gehitu daitezke. Halaber, aipuak ezaba daitezke, aipuaren ezkerraldeko Ezabatu ikur gorria sakatuz gero.
Ezkerreko zerrendako aipu bat editatzeko, egin klik haren gainean, eta leiho honetan irekiko da. Egileak idatzitako jatorrizko aipua agertuko zaizu, eta laguntzaileak automatikoki ateratako saioa ere agertuko da. Jatorrizko aipua eskuz editatu ahal izango duzu; aipu berriko zatiak edo aipu osoa editatu ahal izango duzu; konfiguratutako aipuen datu-baseen zerbitzuarekin alderatu ahal izango duzu aipua; Google Scholar-en bilaketa egin dezakezu; eta egileari berari informazio gehiago eska diezaiokezu.
Aipua zure modura editatzen amaitu ondoren, Gorde eta onartu botoian klik eginez gero, zerrendan onartu gabe dagoen hurrengo aipura igaroko zara automatikoki. Modu horretan, oso azkar lan egin dezakezu aipuen zerrenda luzeekin. Aipu guztiak onartu ondoren, Aipuak esportatu orrira igaroko zara.
]]>Laguntzaile honekin egilearen aipuak marka ditzakezu NLM 2.3 edo 3.0 XML galeradatara esportatzeko, edo, bestela, testuan oinarritutako irteera gisa. Tresna hori aipuak eman diren moduan automatikoki ateratzen eta ezagutzen saiatzen da, baina esku hartu eta emaitzak edozein unetan editatu ditzakezu.
Laguntzailea konfiguratzea
Aipuak Markatzeko Laguntzailea aldizkariaren kudeatzaileak konfiguratzen du Aldizkaria Konfiguratzea 3.7 urratsa: Aipuak Markatzeko Laguntzailea. Aipuak ateratzeko eta egiaztatzeko hainbat tresna gehitu, konfiguratu eta ezabatu daitezke. Informazio gehiago izateko, jar zaitez harremanetan aldizkariaren kudeatzailearekin.
Laguntzailearen interfazean nabigatzea
Sarrera, Aipuak editatzea eta Aipuak esportatzea fitxak aldatzeko, egin klik fitxen tituluetan. Aipuaren interfazea hedatzeko, egin klik Pantaila osoa botoian. Aipuaren interfaze hedatutik interfaze normalera itzultzeko, egin klik Kendu pantaila osoa botoian. Sarrerako fitxa hori osorik kentzeko, egin klik beheko botoian.
Aipuak eskatzea
Aldizkariaren kudeatzaileak Aipuak Markatzeko Laguntzailea gaitu badu, egileei erreferentzien zerrenda bat egiteko eskatuko zaie, artikulua aurkeztu bitartean. Erreferentzia horiek eta aurkeztuko den dokumentua ez dira batera eskatuko. Dokumentua aurkeztuko ondoren, egileek ere beren erreferentzia-zerrendak alda ditzakete edozein unetan, aurkezpenaren metadatuak editatuz; kontuan izan tresna hau erabiliz aipuetan egin dituzun aldaketa guztiak gainidatziko direla.
Aipuak editatzea
Aipuak Markatzeko Laguntzailea egilearen erreferentzien zerrendako banakako aipuak identifikatzen eta ateratzen saiatuko da. Ateratako aipu bakoitza eta kanpoko zenbait datu-base egiaztatu ditzakezu automatikoki zehaztasun gehiago izateko; aipuei buruzko informazio okerra editatu dezakezu, eta horiei buruzko informazioa gehitu dezakezu; aipuak onartu edo ezabatu ditzakezu; baita aipu berriak gehitu ere. /p>
Aurkezpenaren azken aipu guztiak onartu egin behar dira esportatu baino lehen.
Aipuak esportatzea
Aipuak XML edo testu gisa esportatu daitezke. Orain, XML gisa esportatzeko aukeren arteanNLM Aldizkaria Argitaratzea 2.3 eta 3.0 XML erreferentzia-zerrenda daude. Aukera horietako bat hautatuz gero, XML kodedun erreferentzien zerrendaren mozkina aurkezten du, eta, hori kopiatu ondoren, NLM XML galerada batean itsatsi daiteke.
Testu-esportazio esperimentalaren aukeren artean ABNT, APA, MLA eta Vancouver aipuen irteera-estiloak daude. Aukera horiek kopiatu eta testuan oinarritutako artikulu-galerada batean itsasteko testu-irteera eskaintzen du (adib., Microsoft Word edo OpenOffice; Adobe InDesing, etab.). Aipu bakoitzak kapsulatutako esteka dauka, aipu hori automatikoki Google Scholar-en bilatzeko
Mesedez, joan zaitez artikuluaren href="{$articleMetadataUrl}">metadatuen orrira eta sartu erreferentzien zerrenda edo gehitu eskuz erreferentziak, editatzailearen “Gehitu elementua” botoia erabiliz.
]]>